APS
APS ›› castellano  ›› euskera
›› Mapa web

Gure bezeroak: Herri Administrazioa

Gure bezero bakarrak Herri Administrazioak dira. Funtsean zehapen-espedienteak tramitatzeko konpetentzia espezifikoak dituzten Mankomunitateak, Partzuergoak eta Udalak.

APS S.L.-ek, beharrezkoa duten herri guztiei zerbitzua emateko helburuarekin, bere eskaintza kasu bakoitzeko administrazioak behar dituen baldintzetara moldatzen du. Eskaintzaren moldaerraztasuna eta malgutasuna dira gure enpresa bereizten duten ezaugarriak.


Sarritan gomendatzen da zehapen-prozeduraren bilketa eta kudeaketan lagunduko duen enpresa baten kolaborazioa izatea. Baina...

... Zergatik behar izango ditu zure udalerriak APS-ren zerbitzuak?

  • Mugikortasunean sortu diren arazoengatik ( hirigintza eta demografia gehikuntzak; autoaren erabilera garraio-publikoarekiko, trafikoaren planifikazioa; norberaren ibilgailuaren erabilera ez-diskriminatuaren ingurune-kostu edo kostu soziala; mugikortasun mugatua duten pertsonentzako mugikortasun eta ailegaerraztasun arazoak; bide-hezkuntza urria; mugikortasun eta bide-segurtasun egitasmo eza, etab.).
  • Salaketak tramitatzeko eta alegazio eta errekurtsoak ebazteko egungo eragatik, epe laburrak exijitu eta prozedura nekagarri bat suposatzen dutelako.
  • Bide-segurtasun eta mugikortasun helburuak betetzeko beharrizanagatik zehapen-prozeduraren erabilera arrazionala egitea.
  • Zehapen kudeaketarako udalek duten giza eta material baliabide faltagatik.
  • Zehapen-prozedura burutzean ematen den berriztapen faltagatik. Honela teknologikoki berriagoak diren prozesuen bitartez zerbitzua garatzearen beharrizana sortzen da, kudeaketarako berritasun telematikoak sartuz.